Euskarabildua

Lege oharra

Lege Informazioa

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.euskarabildua.com interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

Izen Soziala: Ametzagaiña, A.I.E.
I.F.K.: V20496535
Helbidea: Zirkuitu Ibilbidea, 2 – 1. Pabiloia
Herria: Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Telefono-zenbakia: 943 376 716
Helbide elektronikoa: kaixo@euskarabildua.eus

1. Baldintza Orokorrak

www.euskarabildua.eus Ametzagaiña, A.I.E.ren jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta bertako pribatutasun-politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera-baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.

Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea, hain zuzen, erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Ametzagaiña, A.I.E., beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Ametzagaiña, A.I.E.k ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. Ametzagaiña, A.I.E.k espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

www.euskarabildua.eus-ek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Ametzagaiña, A.I.E.k ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Ametzagaiña, A.I.E. ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako zeinahi ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Ametzagaiña, A.I.E.k ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Ametzagaiña, A.I.E.k beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela irizten badio. Ametzagaiña, A.I.E.k ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2. Jabetza intelektuala eta industriala

Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, imajinak, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Ametzagaiña, A.I.E.renak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.

www.euskarabildua.eus web gunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Ametzagaiña, A.I.E.k bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik.

Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Ametzagaiña, A.I.E.ren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.

Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

3. Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Ametzagaiña, A.I.E.k noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Ametzagaiña, A.I.E.k eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

4. Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa

4.1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) eta bere arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honetan ematen dituzten datu pertsonalak Ametzagaiña, A.I.E.ren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zuekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

Zure datu pertsonalak, bestalde, isilpean erabiliko dira. Izan ere, Ametzagaiña, A.I.E.k Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuen Babeserako Agentziaren Erregistro orokorrean.

Ametzagaiña, A.I.E.k erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Ametzagaiña, A.I.E.k, hain zuzen, datuen babeserako autonomiako, estatuko eta Europako erakundeek emandako aholku, berrikuntza eta gidalerroak erabiltzen ditu.

4.2. Datu pertsonalen tratamendua

Ametzagaiña, A.I.E.k ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko.

Ametzagaiña, A.I.E.ren web guneak ez du cookies izeneko fitxategirik erabiltzen.

Ametzagaiña, A.I.E.ren web guneak, www.euskarabildua.eus, segurtasuna bermatzeko eta legea betez, erabiltzaileen IP helbideak grabatuko ditu.

4.3. Interesdunen eskubideak

Ametzagaiña, A.I.E.k erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela datuetara sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari helbide honetara: Zirkuitu Ibilbidea, 2 – 1. Pabiloia – 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa), telefonoa: 943 376 716 edo, bestela, kaixo@euskarabildua.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

4.4. Segurtasun-neurriak

Ametzagaiña, A.I.E.k, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Ametzagaiña, A.I.E.ren erantzukizunpekoak.

4.5. Indarraldia

Ametzagaiña, A.I.E.k beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Ametzagaiña, A.I.E.k aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Ametzagaiña, A.I.E.k gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.

5. Jurisdikzioa

Ametzagaiña, A.I.E.ren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Ametzagaiña, A.I.E. eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

Babesleak

Gaur
Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia

Laguntzaileak

Aldalur Antza komunikazio grafikoa Euskal Herriko Unibertsitatea Eiken
EITB Elkar Puntu Eus Hekimen
Irina Tartarova Langune Loiola bidaiak San Telmo Museoa
UEMA UEU