Eta bitartean gure datuak beste batzuek metatu, irakurri
eta aztertu ditzaten uzten ari gara. zertarako? Erosiko
dugun hurrengo produktua aholkatu diezaguten? Eta aldiz,
herri edo erkidego desberdinetako hildakoen datuak ezin
partekatuta gabiltza, elkarrekin komunikatuko diren
datu-baseak eraiki ezinik. azken 20 urteak Silicon
Valley-ko ereduaren araberako teknologia liluragarriak
eta kontsumora soilik bideratuak garatzen igaro ordez,
datu base publiko eta teknologia aspergarriak garatzen
pasa izan bagenitu, pandemiari osasun sistema elkar
konektatu eta antolatuago baten bidez aurre egiteko
moduan egongo ginateke. izan ere, batzuetan teknologia
ez hain aurreratuak erabiltzea baliagarriago izan
daiteke, auditagarriak, errespetuzkoak, gardenak eta
arazo zehatzei konponbidea emateko diren teknologiak,
hain zuzen ere. adibidez, internet iristen ez zen
Galiziako eskola batzuetan, konfinamendu garaian FM
uhinen (80ko hamarkadako teknologia) bidez eman zituzten
eskolak.