Euskarabildua

Hizlariak

Xabier Saralegi

Xabier Saralegi

Ponentzia: Hizkuntza-teknologiak komunikazio- eta marketin-alorretan aplikatuta.

Laburpena: Hizkuntza-teknologiak lagungarriak dira hainbat esparrutan, besteak beste marketinean eta komunikazioan. Hitzaldi honetan, Elhuyarrek bi esparru horietarako garatutako teknologiak eta tresnak aurkeztuko ditugu, arreta berezia jarriz garapenean erabilitako ikasketa-automatikoko algoritmoetan. Monitorizazio-sistema bat aurkeztuko dugu, branding eta zaintza-prozesuak modu eraginkorragoan egitea ahalbidetzen duena. Horrez gain, kazetarien lana errazten duten zenbait teknologia ere azalduko ditugu.

Curriculum Vitae: Informatika Ingenieritzan doktorea eta Elhuyarreko text-analytics zerbitzu-lerroaren arduraduna. Elhuyarren hizkuntzaren prozesamenduaren zenbait alorretan ikertzaile gisa jardun ondoren, gaur egun testuen meatzaritza edo text-analytics zerbitzu-lerroaren arduraduna da.


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa

Babesleak

Fomento Euskara Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Beterri Eiken Euskal Herriko Unibertsitatea EITB Elhuyar Elkar Enpresa Digitala Hekimen Innobasque Langune Puntu Eus Udako Euskal Unibertsitatea Vicomtech