Euskarabildua

Hizlariak

Xabier Letona · Argia

Xabier Letona

Ponentzia: Elkarrekin eta libre bagoaz Argia eta CC Lizentziak

ARGIAn 2012an eduki libreen lizentziarekin hasi ginenetik eduki libreei ematen diegun garrantzia gero eta handiagoa da. CC by-sa motakoa erabiltzen dugu guk. Eta garrantzi horretatik etorri da baita ere gero eta praktika handiagoa, hau da, gero eta eduki gehiago partekatzea. Gaiarekiko hausnarketa ere gero eta sakonagoa da gure lan taldean eta hori konpartitu nahi dugu euskal gizartean, bereziki gainerako euskal hedabideekin. Ideia zentrala sinplea bezain tinkoa da: gure edukiak partekatzen baditugu, horrek indartsuago egiten gaitu, eta hala, euskal hedabideen komunitatea sendotzen dugu.

Eduki libreak partekatzearen praktika horrek fruitu ugari eman digu ARGIAn, baina arazo txiki batzuk ere bai. Eta ondorioz, ikusi dugu komeni dela hedabideon artean gehiago hitz egitea eta ikusmoldeak trukatzea. Logikoa denez, hainbat erritmo dira gure artean, baina joera eta praktika batzuen bidez, lizentzia libreen erabilera desitxuratzeko arriskua ere hor dago. 

Edukiak modu librean partekatzeak indartzen du euskal hedabideen agenda informatiboa, indartzen ditu gure arteko harremanak, indartzen ditu gure ikuspegiak gizartean. Gainera, oso modu errazean egiten dira, kostu hutsalarekin edo oso txikiarekin, elkar baldintzatu gabe eta erabateko askatasunetik. Pagotxa da. Zergatik? Funtsean, oinarritzen delako eman eta jaso filosofian. 

Euskal hedabideok urratsak ematen ari gara elkarlanari begira. Horren fruitu da Hekimen. Bultzatzen ari garan hausnarketa hau ez da gurea, aspaldikoa da munduan, zorionez gero eta praktikatuagoa eta guztiontzat onuragarria. ARGIAtik, eduki libren praktika areagotu nahi dugu euskal gizartean, eta bereziki hedabideen artean, horrek euskal hedabideon komunitate zabala indartzen duelako.

Deskargatu ponentzia Deskargatu curriculum-a

Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Beterri Debagoieneko Mankomunitatea Elkar Esle Euskal Herriko Unibertsitatea EITB Elhuyar Enpresa Digitala Hekimen Hekimen Langune Oarsoaldea Mondragon Unibertsitatea Puntu Eus UEMA Udako Euskal Unibertsitatea SEH TEKS steilas San Telmo