Euskarabildua

Hizlariak

Sonia Ortiz de Arri · Berritzegunea

Sonia Ortiz de Arri

Ponentzia: IKTak eta burujabetza teknologikoa hezkuntzan: panorama eta aukerak.

Hezkuntza alorrean IKT inguruko gidalerro nagusiak OCDEk eta Europar Batasunak, gehien bat DigComp programaren bidez, markatzen dituzte. Bertako administrazioen jokalekua ez da handia.

Euskal Herriko ikastetxeetan mendekotasun teknologikoan bizi izan gara: urte luzez Microsoften mende eta azken urteetan, online aplikazio eta hodeien bidez, baita Googleren menpe. Ikastetxeen mendekotasun horrek hiritarren mendekotasuna eragiten du, gainera ikasleen inklusioren eta euskararen erabileran eragin negatiboa du. Bestetik kezkagarria da ikasle eta irakasleen datuak eta dokumentuak multinazionalen zerbitzarietan (hodeietan) gordetzeko joera.

Panorama honetan hainbat irakaslek herri, ikastetxe eta burujabetasun pertsonalaren aldeko lana egiten ari dira, gehien bat software librearen erabilera sustatuz, Moodle plataforma erabiliz, multinazionalen hodeien ordez ikastetxeen hodei propioak erabiliz eta adikziorik gabeko erabilera kritikoa landuz. Lan horretan bereziki aipagarria da Librezale eta Hezkuntzan Librezale taldeen jarduera.

Deskargatu ponentzia Deskargatu curriculum-a

Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Beterri Debagoieneko Mankomunitatea Elkar Esle Euskal Herriko Unibertsitatea EITB Elhuyar Enpresa Digitala Hekimen Hekimen Langune Oarsoaldea Mondragon Unibertsitatea Puntu Eus UEMA Udako Euskal Unibertsitatea SEH TEKS steilas San Telmo