Euskarabildua

Hizlariak

Iratxe Acha · Fair Phone

Iratxe Acha

Ponentzia: Kasu praktikoa: Fairphone

Fairphone enpresa holandar bat da, bidezkoagoa den industria elektronikorako mugimendua eraikitzen ari dena.

Fairphone-en bokazioa zera da: justizia handiagorantz lan egiteko beharrari buruzko sentsibilizazioa areagotzea, bere ekintzarekin eredu izatea, eta enpresa gehiagok bere urratsak jarrai ditzaten lortzea. Bide horretan dituen zailtasunak gardentasunez erakutsiz, prozesuaren ikaskuntza gisa partekatuz. 

2010. urtean, industria elektronikoan “konflikto-iturri diren mineralen” erabilera salatzeko kanpaina gisa hasi zen. 2013. urtean, telefono mugikorren enpresa eskaintzaile bat sortzeko pausoa eman zuen, industria elektronikoan modu bidezkoagoan ekoizterik badagoela eta pertsona batzuk hori eskatzen ari direla frogatzeko, baita horretarako bideak erakusteko ere.

2021.eko irailera arte, enpresak hiru smartphone modelo merkaturatu ditu, eta funtsezko 4 arlotan hobekuntzak egin ditu: produkzioan bidezko materialak erabiltzean, telefonoaren fabrikazioan parte hartzen duten pertsonen lan-baldintzetan, iraupen luzeko produktuaren diseinuan eta berrerabiltzea eta birziklatzean.


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Donostia Euskara Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa BDS Koop Beterri Buruntza BRTA Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa EITB Elhuyar Elkar Esle Gaia Garapen Goieki Hekimen Indeusberri Spri Izarkom Langune Olatukoop Puntu Eus Telesforo Monzon Lab Udako Euskal Unibertsitatea San Telmo