Euskarabildua

Hizlariak

Ibai Zabaleta · Hirikilabseko programa koordinatzailea

Ibai Zabaleta

Ponentzia: Hirikilabs, herritarrekin datuak aztertu eta bisualitzatzeko esperientzia bat

Hirikilabs Tabakalerako kultura digitala eta teknologiari zuzenduriko laborategi hiritarra da. Bertan teknologiak modu ireki, partehartzaile, sozial eta kritikoan lantzen dira, lantegiak, topaketak, lantaldeak eta proiektuak garatzeko deialdiak biltzen dituen ekimen egitarauari esker. Laborategi publikoa den heinean bere helburuen artean garrantzitsua da herritarren jakinmina eta ikasteko grina sustatzea, horretarako beharrezkoak diren tresna, baliabide eta testuinguruak eskainiz. Hainbat dira gizartean iritzi edo pertzepzio soiletan oinarrituriko gatazkat eta hainbat ere datuen tratamendua behar izan dezaketen ekimenak, datu eta informazioak garrantzi gero eta handiagoa duten garai batean, datuak ulertu, tratatu eta bisualizatzeko lan ildoa abiatzea garrantzizkotzat jo zen laborategitik,horregatik datuen kultura eta datu irekien pedagogia lantzea helburu zuten lantegi eta topaketa ezberdinak antolatu dira laborategian 2016 urtetik aurrera. Hauen artean nabarmenenak Montera34 kolektiboarekin batera egindako Airbnb efektuari buruzko lantegiak izan dira, baina baita Data Commons Lab lantalde irekia edo eskola segregazioaren datuen inguruko topaketak.

Deskargatu ponentzia Deskargatu curriculum-a

Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa

Babesleak

Fomento Euskara Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Beterri Deusto Elkar Esle Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea EITB Elhuyar Eusko Ikaskuntza Enpresa Digitala Hekimen Langune Mondragon Unibertsitatea Nafarroako Gobernua Otxandio Puntu Eus San Telmo Udalbiltza
UEMA Udako Euskal Unibertsitatea