Euskarabildua

Datuen babeserako legea

Datuen Babeserako Araudi Orokorreko 13. artikulua betez (Europar Batasuneko Arautegia 2016/679), honako informazioa ematen dugu www.euskarabildua.eus webgunearen bidez jasotzen diren datuen tratamenduari dagokionez:

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren Arduraduna?

Izen Soziala: Ametzagaiña, A.I.E.
I.F.K.: V20496535
Helbidea: Zirkuitu Ibilbidea, 2 – 1. Pabiloia
Herria: Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Telefono-zenbakia: 943 376 716
Helbide elektronikoa: kaixo@euskarabildua.eus
 

Zer helbururekin jasotzen ditugu zure datuak?

Ametzagaiña A.I.E.k datu hauek Euskarabildua jardunaldiaren berri emateko erabiliko ditu.
 

Zenbat denboraz gordeko dira datuak?

Zure datuak horiek kentzea agintzen ez duzun bitartean Ametzagaiña A.I.E.k Euskarabildua fitxategian gordeko ditu.


Zerk legitimatzen gaitu zure datuak erabiltzera?

Ametzagaiña A.I.E.k www.euskarabildua.eus webgunearen bidez jasotako datuen tratamendua egiteko oinarri legala honako hau da:

  • Izena ematerakoan eman diguzun berariazko baimena.


Nori utziko zaizkio zure datuak?

Datu emaileak baimena ematen du Ametzagaiña A.I.E.k datuok Euskarabilduaren ekimenean parte hartzen duten beste erakundeei uzteko, beti ere Euskarablildua ekimenaren xedetarako.

Zeintzuk dira zure eskubideak zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

Datu-emaileak honako eskubideak burutu ahal izango ditu emandako datuen gainean:

  • Sarbide eskubidea: Datu-emaileak Ametzagaiña A.I.E.k emandako datuak eskatu ahal izango dizkio, bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den edo ez baieztatzeko.
  • Zuzenketarako eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalen zuzenketa egiteko eskatu ahal izango dio Ametzagaiña A.I.E.ri, berauek zuzenak ez badira edo behar bezala osatuak ez badaude.
  • Ezabatze eskubidea: Datu-emaileak Ametzagaiña A.I.E.ri bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio, besteak beste, datu horiek jaso ziren helbururako jadanik beharrezkoak ez badira.
  • Aurkaritza-eskubidea: Datu-emailea Ametzagaiña A.I.E bere datu pertsonalen tratamendua egitearen kontra agertu daiteke. Kasu horretan Ametzagaiña A.I.E.k soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
  • Tratamendua mugatzearen eskubidea: Datu-emaileak Ametzagaiña A.I.E.ri eskatu ahal izango dio behin-behinean eta erabilera zehatzetarako ez erabiltzeko bere datu pertsonalak. Kasu horretan Ametzagaiña A.I.E.k soilik erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko gordeko ditu.
  • Eramateko eskubidea: Datu-emaileak Ametzagaiña A.I.E.k bere datuak erraz eskuragarriak diren formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio. Era berean bere datuak beste arduradun bati emateko ere eskatu ahal izango dio.
  • Baimena ematea ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak berariazko baimena emanez lortu badira, datu-emaileak baimen hori ezeztatzeko eskubidea izango du edozein unetan.
  • Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, bereziki bere eskubideen egikaritza ez dela egokia izan uste badu. Erreklamazio hori bide telematikoa erabiliz egin daiteke, egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es), edo posta helbidera zuzenduz (C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid)

Aipatutako edozein eskubide egikaritzeko, datu-emailea Ametzagaiña A.I.E.ren posta helbidera edo helbide elektronikora zuzendu daiteke, bere NAN-aren kopia aurkeztuz, nortasuna egiaztatu ahal izateko.

Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Beterri Debagoieneko Mankomunitatea Elkar Esle Euskal Herriko Unibertsitatea EITB Elhuyar Enpresa Digitala Hekimen Hekimen Langune Oarsoaldea Mondragon Unibertsitatea Puntu Eus UEMA Udako Euskal Unibertsitatea SEH TEKS steilas San Telmo