Ponentzia: Teknologia libreak zabaltzeko garapena, ekoizpena eta antolaketa elkartasun harremanetan egin nahi dugu
Ekonomia sozial eraldatzailean gabiltzan kooperatiba teknologikoen beharretatik sortzen da TEKS.
Ponentzia: Soberanía tecnológica: Trayectorias, Valores y Comunidades
Zeintzuk dira burujabetza teknologikoari atxikitako balioak eta zein modutan ilustratu ditzake perspektiba ezbedinak eraldaketa soziala eta iraultza politikorako teknologiaren rolen inguruan?
Ponentzia: Maritxu nora zoaz? Nola egin (eta zergatik ez atzeratu) erakundeen trantsizio teknologikoa
Ez da aukera bat. Eraldatu ala hil. Facebook, Google, Amazon, Microsoft, ... eraldaketa digitalera bultzatzen gaituzte, gizarte bezala, edo hil egingo gara, bere esku artean desagertuko zaizkigu gure erakundeak (Euskaltzaindiatik, udaletxetara). Iraultza eta erreforma tartean erabaki ezean trantsiziora jo dezakegu, makina eten gabe, zein makinari partxeak jarri gabe, etengabe eman beharreko eraldaketa mota bati. Trantsizioa hau sakona izan behar du, radikala, iturrira daraman bidea jorratzera bultzatzen gaituena. Maritxu, software librean aritua den programadore gazte zarauztarra da, Bartolo ordea hiriko burokrata heldua. Iturrian kodea dago, informatikoa eta soziala, bien arteko lotura ondo ulertzea da Maritxu eta Bartoloren erronka. Bartzelonako udalean emandako transizio teknologikoaren doinuaz eraldaketa teknologikoaren behar eta nondik norakoetan murgilduko gara saio honetan.
Ponentzia: Elkarrekin eta libre bagoaz Argia eta CC Lizentziak
ARGIAn 2012an eduki libreen lizentziarekin hasi ginenetik eduki libreei ematen diegun garrantzia gero eta handiagoa da. CC by-sa motakoa erabiltzen dugu guk. Eta garrantzi horretatik etorri da baita ere gero eta praktika handiagoa, hau da, gero eta eduki gehiago partekatzea. Gaiarekiko hausnarketa ere gero eta sakonagoa da gure lan taldean eta hori konpartitu nahi dugu euskal gizartean, bereziki gainerako euskal hedabideekin. Ideia zentrala sinplea bezain tinkoa da: gure edukiak partekatzen baditugu, horrek indartsuago egiten gaitu, eta hala, euskal hedabideen komunitatea sendotzen dugu.
Ponentzia: Nextcloud as a secure alternative to Office365
Gero eta langile gehiagok enpresaren datuak Office 365, Dropbox, Google Drive edo iCloud bezalako hodeiko zerbitzuetan gordetzen dituzte. Arrazoi nagusia fitxategiak gailuen artean sinkronizatzeko erraztasunak eskaintzen dituztela da. Erabiltzaileek beren datu guztietara sarbidea nahi dute, edozein unetan eta edozein gailutatik.
Bestalde, gero eta datu gehiago enpresetan modu isolatuan gordetzen dira, eta horrek zaildu egiten du langileek sarbidea izan eta sinkronizatzea. Hodei zerbitzu zentralizatuak pribatutasunerako eta segurtasunerako mehatxuak ere badira eta espioitza ahalbidetzen dute.
Ponentzia: Bestelako sare sozial batzuk posible dira: Fedibertsoa
Fedibertsoa elkarren artean bateragarriak diren sare sozial desberdinetako milaka komunitatez osatua dago. Hortik datorkio izena: federazioa + unibertsoa. Ohiko sare sozial zentralizatuetan erabiltzailea da produktua. Fedibertsoa gauzak beste modu batean egin daitezkeela erakusten ari da, pertsonak eta komunitateak erdigunean jarriz: software librea, deszentralizazioa, burujabetza eta autogestioa...
Ponentzian erabilitako aurkezpena: https://fedibertsoa-euskarabildua.iametza.eus/
Ponentzia: Software librearekin lan egiten duen administrazioa
Gaur egun Pasaiako Udalaren jarduera informatikoaren zati handiena Kode Irekiko Softwarean oinarritzen da. Udaleko informatikariak azken urteetan udalean egin duten migrazioaren berri emango digu
Ponentzia: IKTak eta burujabetza teknologikoa hezkuntzan: panorama eta aukerak.
Hezkuntza alorrean IKT inguruko gidalerro nagusiak OCDEk eta Europar Batasunak, gehien bat DigComp programaren bidez, markatzen dituzte. Bertako administrazioen jokalekua ez da handia.
Ponentzia: IKTak eta burujabetza teknologikoa hezkuntzan: panorama eta aukerak.
Hezkuntza alorrean IKT inguruko gidalerro nagusiak OCDEk eta Europar Batasunak, gehien bat DigComp programaren bidez, markatzen dituzte. Bertako administrazioen jokalekua ez da handia.
2020 URRIAK 29
09:00