Euskarabildua

2018. EDIZIOA

Gobernu irekietarako teknologiak:
gardentasuna / parte hartzea / berrikuntza

Gardentasuna, parte hartzea eta lankidetza dira Gobernu Ireki baten oinarria, eta bide horretan, teknologiak -nahikoak ez diren arren- ezinbesteko tresnak dira. Erakunde publikoen, herritarren eta eragileon ardura da erakundeak irekitzeko tresna berritzaileak garatzea, bestelako gobernantza ereduak sortzeko.

Egun, inoiz baino informazio gehiago zabaltzen dute erakunde publikoek gardentasun atarietan, eta bestelako politiken bitartez. Baina nahikoa al dira gardentasun ariketa hauek “gobernu irekia” izateko? Zein da gobernantza eredu berria batean herritarron erantzukizuna?

Demokrazia sakon bat garatu ahal izateko, aipatu hiru eremu ahalik eta gehien garatu behar dira, baina tresna berrien esperimentazioa bilatu behar da, batez ere herritarren ahalduntzerako. Inoiz baino informazio gehiago egon arren, inoiz baina lotura gutxiago dagoelako erakunde publikoekin.

Erakunde publikoen, herritarren eta eragileon ardura da lankidetza bidez erakundeak irekitzeko tresnak berritzaileak garatzea, gobernantza eredu berriak garatu ahal izateko.

 

Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Beterri Debagoieneko Mankomunitatea Elkar Esle Euskal Herriko Unibertsitatea EITB Elhuyar Enpresa Digitala Hekimen Hekimen Langune Oarsoaldea Mondragon Unibertsitatea Puntu Eus UEMA Udako Euskal Unibertsitatea SEH TEKS steilas San Telmo