Euskarabildua

2017. EDIZIOA

Teknologia aurreratuak marketin eta komunikazio esparruan

Teknologia aurreratuak marketin eta komunikazio esparruan

Euskararen eta Euskal Herriaren erronkak makinez inguratutako errealitatean

 

‘Euskararen eta Euskal Herriaren erronkak makinez inguratutako errealitatean’ azpitituluak jada bertan dugun errealitate bati egiten dio erreferentzia, izan ere, makinak gure ohiko jardunaren lekuko eta aktore nagusi bilakatzen ari dira.

Urtez urte hazi egiten ari den errealitate honen ezaugarriak zein diren eta euskarak zer leku izango duen jakitea garrantzitsua da, baita Euskal Herriko gizartea osatzen dugunok zer nolako etorkizunari aurre egiteko prestatu behar garen: ezagutzea zein diren erronkak, arriskuak eta aldaketa potentzialak gure ohituretan eta bizimoduan. Besteak beste, honako teknologiei aipamen egingo diegu jardunaldietan: Adimen artifiziala, gauzen internet, errealitate areagotua, errealitate birtuala eta Big Data.

Komunikazioa eta marketin gaietan zentratuko dugu teknologia hauen aplikazioa. Hau da, irakurlea, eroslea edo publikoa oro har hobeto ezagutzeko sistemak; eskaintza pertsonalizatuak egitea ahalbidetzen duten teknologiak; eta hizkuntza naturalaren bidez bilatzen duguna ematen diguten sistemak, besteak beste.

Urtero bezala euskara eta teknologia berriak uztartuz, nazioarteko jakintza eta gogoetak gurera ekartzeko parada izango da, hemengo esperientziak hobeto ezagutuz eta ditugun aukeretan sakonduz, bide batez.

Galdera eta gogoeta hauek abiapuntu hartuta antolatu ditugu jardunaldiak. Erantzunak eta galdera berriak lortuko ditugulakoan:

  • Teknologia berriek nola lagundu ahal digute hobeto komunikatzen edo saltzen?
  • Komunikazio eta marketin alorrean zer aurkikuntza edo aurrerapen teknologiko hartu behar ditugu kontuan?
  • Nola aldatuko da hemendik 10-20 urtera ekonomia eta gizarte eredua? •Euskal Herriak nola egingo dio aurre errealitate horri?
  • Zer aukera, arrisku zabaltzen dira euskararentzat berrikuntza teknologikoz betetako errealitate batean?

Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa

Babesleak

Fomento Euskara Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Beterri Deusto Elkar Esle Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea EITB Elhuyar Eusko Ikaskuntza Enpresa Digitala Hekimen Langune Mondragon Unibertsitatea Nafarroako Gobernua Otxandio Puntu Eus San Telmo Udalbiltza
UEMA Udako Euskal Unibertsitatea