Euskarabildua

2016. EDIZIOA

Komunikazio emozionala: tresna eta jokabide komunikatiboak gizartea mugiarazten

Katrin Oddsdottir

Katrin Oddsdottir

Ponentzia: How Iceland "crowd sourced" its constitution in the aftermath of its financial crisis

2008ko krak finantzarioaren ostean, Islandiak bere konstituzioa berridatzi zuen aurrez sekula erabili gabeko metodoak erabiliz. Arrazoiketa batzuen arabera, berridazketa prozesu honen emaitza, munduan, gizartearen parte hartzearekin idatzi den lehenengo konstituzio izan zen. Katrin Oddsdóttir konstituzioa berridazteko aukeratutako 25 pertsonetako bat izan zen. Bere esanetan testuak berak baino garrantzia handiagoa dauka burututako prozesuak, erabilitako metodologiak, konstituzioaren berridazketa inklusiboa eta adostasunera bideratua izan daitekeela frogatzen duelako. Proiektu honen onurarik handiena gizartearen jakituria balioan jartzea izan zen.

Modu aleatorioan aukeratutako 1000 pertsonek osatu zuten Kontseilu Konstituzionala eta beraien esku geratu zen Konstituzioaren oinarrizko balioak erabakitzea. Gizartea sare sozialen edo kontseiluaren webgunearen bitartez zirriborroaren berridazketa prozesuan parte hartzera gonbidatu zuten eta hauen ekarpenek efektu zuzena izan zuten proiektuan. Oddsdóttiren esanetan legislazioa idazteko metodologia hau, urte askotan zehar informatikan erabili diren kontzeptuetan oinarritua, prozesu politiko handietarako oso erabilgarria izan daiteke. Mundu osoan zehar aldaketarako aldarria zabaltzen ari da eta demokrazia zuzenak pisu handiagoa hartu behar du mota honetako prozesuetan. Islandiako kasuak aktibitate legislatiboak modu ireki, garden eta inklusiboan egitea posible dela irakasten digu.

Deskargatu curriculum-a

Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa

Babesleak

Fomento Euskara Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Beterri Deusto Elkar Esle Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea EITB Elhuyar Eusko Ikaskuntza Enpresa Digitala Hekimen Langune Mondragon Unibertsitatea Nafarroako Gobernua Otxandio Puntu Eus San Telmo Udalbiltza
UEMA Udako Euskal Unibertsitatea