Euskarabildua

2015. EDIZIOA

Mundua bete pantaila: Komunikazio eta marketin eredu berriak gailu ugaritako errealitatean.

Philippe Freville · Pictanovo

Philippe Freville

Ponentzia: The creative industries in Europe. The example of North Pas de Calais Region

80ko hamarkadan sortu zen The North Pas de Calais Region industrializazio ezaren aurka borroka egiteko. Sorreratik erabaki zen kultura eta artearen aldeko politikak babestuko zituela. Gaur egun eskualdea oso aberatsa da zentzu horretan: artista ugari daude eta baita azpiegitura kulturalak ere. Azken berrikuntza "Louvre Lens Museum" eraikitzea izan da antzinako meatze gunearen bihotzean. Zinema eta telebista dira politika honen zati haundi bat.

Iraultza digitalaren harira, eskualdearen garapenerako garrantzitsua izango den azken bulkada bat eman da “Espezializazio adimendun Estrategia” jarri baita martxan.

Pictanovo industria kultural eta sorkuntzako 3.000 profesional (pribatuak, publikoak eta elkartekideak) baino gehiago elkartzen dituen komunitatea da. Telebista, zinema, bideojokoak eta interneteko profesionalak elkartzen ditu, baita 3.000 ikasle 60 ikasketa desberdinetakoak.

Testuinguru honetan, Pictanovok bideratzen du esperimentu interaktiboetarako fondoa. Frantzian ezaugarri hauek dituen lehenengo fondoa da. Fondo honek irudia eta kulturaren esparruan esperimentatzen duten enpresak babesten ditu. Transmedia erabiliz narrazio berriak aztertzen ditu, bideojokoak edo prototipo berriak eduki artistikoa eta teknologikoa uztartzen dituena.

Deskargatu curriculum-a

Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Beterri Debagoieneko Mankomunitatea Elkar Esle Euskal Herriko Unibertsitatea EITB Elhuyar Enpresa Digitala Hekimen Hekimen Langune Oarsoaldea Mondragon Unibertsitatea Puntu Eus UEMA Udako Euskal Unibertsitatea SEH TEKS steilas San Telmo