Euskarabildua

2014. EDIZIOA

IKTak jakintzaren mesedetan

IKTak eta hezkuntza. Hizkuntzarekin eta teknologia berriekin zerikusia duen eta oso pil-pilean dagoen beste gai honi helduko diogu aurtengo edizioan. Beste modu batera esanda, irakaskuntza prozesu eta metodologietan IKTek dakartzaten abantailak baina era berean erronkak mahai gaineratu nahi ditugu, azpimarra berezia jarriz hizkuntzen irakaskuntzan eta bereziki euskara ikasteko prozesuetan. Aurten gainera, berrikuntza nabarmen bat izango dugu: arratsaldean talde-dinamika saioak antolatuko ditugu, goizean ikusitako horren inguruan hausnarketa egiteko.

Teknologia Berriek beste hainbat esparrutan bezala, eragin nabarmena izan dute baita ere hezkuntzan. Hala ere, sarritan gailu teknologikoen ikusgarritasun hutsaren ikuspuntutik begiratu ohi dugu eszenategia, gure haur, gazte eta helduak makinen morroi bihurtuz. Gure ustez irakaskuntza prozesuak hori baino gehiago izan behar dute, metodologiari eta moduei buruz ere hitz egin behar da. Azken finean IKTak hezkuntzaren mesedetan eta menpeko erabili behar dira eta ez alderantziz.

Bertan eragile desberdinek hartuko dute parte: Euskal instituzioetako jendea, hezkuntza eta IKTekin harremana dutenak, euskaltegiak, hizkuntz eskolak, eskoletako ordezkariak, udaletako ordezkariak, IKT enpresak edo zentro teknologikoak...

Arratsaldeko talde dinamika horiekin helburu desberdinak bete nahi ditugu: IKT eskaintza eta eskaria harremanetan jartzea, gaian zeresana daukaten eragileen parte-hartzea sustatzea, hausnarketa, gogoeta piztea eta ideiak eta egitasmo berriak abiarazteko oinarriak ezartzea Euskal Herriko gizarte aberatsago eta berritzailegoa lortzeko.

Atal berezia izango du hizkuntzen irakaskuntzak, bereziki interesatzen baitzaigu euskararen irakaskuntzak izan ditzakeen aukerak. Gizartea eta lan arloa gero eta eleanitzagoak diren aro honetan, hizkuntzen irakaskuntza moda bat baino gehiago behar erreala da eta hizkuntzen irakaskuntza horretan tresna teknologikoak txertatzea, beharra baino urgentzia bilakatu da.

Azkenik, jardunaldi hauetan hezkuntzaren dimentsio berri eta oraindik ezazagun bati arreta berezia jarriko diogu, hiri hezitzailea. Hezkuntza prozesuak ez dira eskolen hormen artean ematen diren prozesu itxiak, gizarte, instituzio eta eragile desberdinen artean aberastu daitezkeen prozesuak baizik eta IKTek ere horretan zeresan nabarmena izan dezakete.

Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa

Babesleak

Fomento Euskara Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Beterri Eiken Euskal Herriko Unibertsitatea EITB Elhuyar Elkar Enpresa Digitala Hekimen Innobasque Langune Puntu Eus Udako Euskal Unibertsitatea Vicomtech