Euskarabildua

Albisteak rss

Zergatik dugu beharrezkoa teknologia eta jasangarritasunaren inguruan hausnartzea?

Egungo ingurumen eta gizarte erronkei aurre egiteko ezin dugu teknologia iraunkortasunaren markotik kanpo ulertu. 

Garai oso berezi bat bizi dugu gaur egun, antropozenoaren aroa, gizakiak Lurraren gainean daukan eraginaren aroa, alegia. Gizadiak inoiz aurre egin behar izan dion erronkarik handienetako batek markatuta: larrialdi klimatikoa.

Oso gutxik jarriko dute zalantzan ingurumenaren larrialdiaren erantzule gu garela: fabrikak, hegazkinak, kruzeroak... baina badago orain arte gutxietsi dugun beste gai bat: internet eta sareen erabilerak suposatzen duen kutsadura.

Horregatik da hain garrantzitsua honi buruz hitz egitea, hausnarketa sustatzea eta kontzientziak piztea. Interneta ez da hodei bat, baizik eta azpiegitura handiak, kableak, sateliteak eta ordenagailuak. Gure internetaren erabilera neurrigabeak ingurumenean oraindik eta eragin negatiboagoa ez suposatzeko kontzientzia piztea beharrezkoa dugu eta helburu horrekin prestatu dugu aurtengo jardunaldia.


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Donostia Euskara Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa BDS Koop Beterri Buruntza BRTA Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa EITB Elhuyar Elkar Esle Gaia Garapen Goieki Hekimen Indeusberri Spri Izarkom Langune Olatukoop Puntu Eus Telesforo Monzon Lab Udako Euskal Unibertsitatea San Telmo