Euskarabildua

Albisteak rss

Urriaren 26an izango da Euskarabilduaren seigarren edizioa

Euskarabilduaren seigarren edizioa Donostiako Kursaal-ean izango da, urriaren 26an. “Teknologia aurreratuak marketin eta komunikazio esparruan” izango da aurtengo jardunaldien izenburua.

Teknologia berritzaileez ari garenean, bereziki adimen artifiziala (robotak), Gauzen Internet, Errealitate Areagotua, Errealitate Birtuala edo Big Data-z ari gara. Teknologia hauek mundu osoko enpresek erabiltzen dituzte jada egunerokotasunean, eta euskarak eta Euskal Herriko enpresek nola baliatuko dituzten hausnartzeko tartea beharrezkoa da.

Aurtengo edizioko lehen konfirmazioen artean, besteak beste, Mikel Lekaroz (Adbibo Technologies) publizitate programatikoetan aditua izango dugu, eta Alemaniako ikerlari Tobias Kamman, errealitate birtual eta areagotuari buruz.

Zer da Euskarabildua?

Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburu duen jardunaldi dibulgatzailea da, 2012an sortua. Gizartean eragin nahi duten ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta zabalkunderako gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera paregabea eskaintzen duena.

Argia-k, Ametzagaiña-k eta Iametza-k elkarlanean antolatu dute jardunaldia azken sei urteotan, urtero bogan dagoen gai baten inguruan arituz: Euskararen sustapena teknologia berrien bidez (2012), Aukera berriak sarean (2013), IKTak hezkuntzaren mesedetan (2014), Pantailaz beteriko mundua (2015) eta Komunikazio emozionala: Gizartea mugiarazteko tresnak (2016).

Nazioarteko begirada bertako erronketara nola egokitu hausnartzeko parada izan da urtez urte, bertako zein kanpoko adituekin aritzeko aukera eskainiz: Melania Burdaa, Maria Jose Loureiro, Pablo Iglesias, Filipo Vizzotto, Neus Lorenzo, Ferran Clavell, Katrin Oddsottir.


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa

Babesleak

Fomento Euskara Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Beterri Eiken Euskal Herriko Unibertsitatea EITB Elhuyar Elkar Enpresa Digitala Hekimen Innobasque Langune Puntu Eus Udako Euskal Unibertsitatea Vicomtech