Euskarabildua

Albisteak rss

Teknologia eta jasangarritasuna uztartuko ditugu aurtengo Euskarabildua jardunaldian

Urriaren 28an izango da San Telmo Museoan. Aurtengo jardunaldiaren izenburua “Zenbat kutsatzen du like batek? Mundu osorako internet jasangarrirantz” izango da.

Frutak plastikoz plastikoz inguratuta ikusten ditugu supermerkatuetan, eta asaldatu egiten gara -arrazoi osoz-. Ordea, sarean segundoro mugitzen ditugun miloika datuek duten eragin ekologikoa ez dugu ikusi ere egiten. Teknologia berriak abiadura ezin azkarragoan ari dira garatzen eta gure bizitzako eremu guztiak digitalizatzen ari gara jasangarriak ote diren kontuan hartu gabe.

Atzeraezineko aldaketa klimatiko eta muturreko desberdintasun sozialen garai honetan, azpiegitura teknologikoek duten eraginaz hausnartu nahi dugu aurtengo Euskarabilduan. Munduaren amaiera distopikoetatik harago, etorkizun posible desiragarriak aztertzen saiatuko gara: Hodeiaren azpian ezkutatzen den kontsumo neurrigabeaz eta horien gaineko alternatibez.

 

Zer da Euskarabildua?

Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburu duen jardunaldi dibulgatzailea da, 2012an sortua. Gizartean eragin nahi duten ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta zabalkunderako gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera paregabea eskaintzen duena.

Argiak, Ametzagaiñak eta Iametzak elkarlanean antolatu dute jardunaldia azken sei urteotan, urtero bogan dagoen gai baten inguruan arituz: Euskararen sustapena teknologia berrien bidez (2012); aukera berriak sarean (2013); IKTak hezkuntzaren mesedetan (2014); pantailaz beteriko mundua (2015) eta komunikazio emozionala: gizartea mugiarazteko tresnak (2016); Teknologia aurreratuak marketing eta komunikazio esparruan (2017); Gobernu irekietarako teknologiak (2018); Burujabetza teknologikoa: hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da (2019); Datuak pandemia garaian (2020).

Nazioarteko begirada bertako erronketara nola egokitu hausnartzeko parada izan da urtez urte, bertako zein kanpoko adituekin aritzeko aukera eskainiz. Melania Burdaa, Maria Jose Loureiro, Pablo Iglesias, Filipo Vizzotto, Neus Lorenzo, Ferran Clavell, Katrin Oddsottir.

 

Informazio praktikoa

Eguna: Urriak 28 osteguna

Ordua: 09:00 - 14:00

 

Egitaraua hemen.

 

Jarraitu sare sozialetan

Twitter | Mastodon


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Donostia Euskara Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa BDS Koop Beterri Buruntza BRTA Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa EITB Elhuyar Elkar Esle Gaia Garapen Goieki Hekimen Indeusberri Spri Izarkom Langune Olatukoop Puntu Eus Telesforo Monzon Lab Udako Euskal Unibertsitatea San Telmo