Euskarabildua

Albisteak rss

Teknologia burujabetza hizpide duen podcast kanal berria

'Hodeia ez da existitzen' Iametzaren podcast kanala aurkeztu berri dugu. Teknologia burujabetza izango dugu hizpide kanal honetan. Albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko ditugu, besteak beste.

Lehenengo saioa jada entzugai dago eta, besteak beste, Euskarabilduaren ondorioak landu ditugu. Hemen entzun dezakezu.

 

Baleafunk.eus instantzia librea ireki dugu

Saioa zabaltzeko, Baleafunk.eus instantzia ireki dugu. Ez genuen nahi teknologia burujabetza hizpide duen podcast-a iVox edo Spotify bezalako plataformetan soilik entzugai egotea, plataforma zentralizatuak direlako eta ez dagoelako aukerarik berauek autokudeatzeko.

Horregatik, zabaldu gugu euskarazko Funkwhale instantzia bat. Honela, Mastodon.eus-ekin egin bezala, sare federatuen eta libreen logikari jarraitu dio Iametzak. Oraingoz, Baleafunk instantzian 'Hodeia ez da existitzen' podcast kanaleko edukiak eta Argiaren 'Beranduegi''Oasiko kronikak''Txina zaharreko ipuinak', 'Bertso zaharrak' eta 'ARGIAren podcastak' kanaletako edukiak argitaratuko dira; baina helburua plataforma hori bera lizentzia libreak erabiltzen dituzten musikari eta podcast egile euskaldunen komunitateari zabaltzea da. Beraz, interesa daukan edonor kaixo@iametza.eus postaren bidez gurekin harremanetan jartzera animatzen dugu.


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Beterri Buruntza Debagoieneko Mankomunitatea EITB Elhuyar Elkar Esle Gaia Hekimen Kristau Eskola Langune Mondragon Unibertsitatea Oarsoaldea Puntu Eus TEKs Udako Euskal Unibertsitatea San Telmo