Euskarabildua

Albisteak rss

Streaming bidez izango da ostegunean Euskarabildua jardunaldia

Covid-19ak eragindako uneko egoerarekin erantzukizunez jokatuz, Euskarabildua jardunaldia online egingo da ostegun honetan San Telmo Museotik zuzenean igorriz.

Euskarabildua jardunaldia aurrez-aurre egiteko prestatu zen arren, Covid-19ak eragindako uneko egoerarekin erantzukizunez jokatuz, jardunaldia online egitea erabaki dugu.

Hasieratik, jardunaldia uneko araudia jarraituz antolatu ziren, edukiera 50 pertsonara murriztuz eta jardunaldian bertan segurtasun-neurri guztiak bermatuz. Jardunaldia baino astebete lehenago, edukiera jada kasi beteta zegoen eta Euskal Herri osotik zen etortzekoa jendea. Baina azken egunetako datuak eta informazioak ikusita, Euskarabilduako lan-taldeak zentzuzkoena jardunaldia online egitea dela erabaki du.

Jardunaldia bere osotasunean eta kalitate onenarekin eskaintzeko helburuarekin, lan-taldeak San Telmo museotik bertatik emango du jardunaldia, baina publikoarentzat itxita egongo da. Halaber, egitarauaren denborak ere egokitu dira.

Izena-ematea jada ez da beharrezkoa, baina nahi dutenek oraindik izena eman dezakete. Honela gero, jardunaldian bertan banatzekoak ziren karpetak eta jardunaldiaren inguruko materiala bidaliko zaie postaz.


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Beterri Buruntza Debagoieneko Mankomunitatea EITB Elhuyar Elkar Esle Gaia Hekimen Kristau Eskola Langune Mondragon Unibertsitatea Oarsoaldea Puntu Eus TEKs Udako Euskal Unibertsitatea San Telmo