Euskarabildua

Albisteak rss

San Telmok jasoko du aurtengo Euskarabildua jardunaldia urriaren 29an

Euskarabildua jardunaldiko 9. edizioa San Telmon izango da urriaren 29an

Euskarabildua jardunaldia modu presentzialean egiteari lehentasuna eman nahi izan diogu. Horretarako, aurtengo edizioak edukiera mugatua izango du eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartuko dira.

Bizi dugun egoera berezi honetara egokitu dugu aurtengo jardunaldia, bai gaiari bai jardunaldiaren dinamikari dagokionez. Gaiari dagokionez, pandemiak eragindako egoera abiapuntutzat hartuta teknologia burujabetzak egin ditzakeen ekarpenak izango ditugu hizpide. Jardunaldiaren dinamikari dagokionez, adituen hitzaldiak eta mahai-inguru bat izango ditugu eta horrez gain, lankidetzan aritzeko tailer da, pandemiak erabiltzera ohitu gaituen zenbait tresna eta modu baliatuz.

 

Live storytelling eta streaming-a

Donostiako San Telmo Museora bertaratzeko aukerarik ez dutenek, streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango dute.

Aurreko edizioetan bezala, webgunean zuzeneko jarraipena egongo da eta Iametzak garatutako aplikazio bat erabiliko da jardunaldien eduki jarioa jasotzeko. Entzuleek beren mugikorretan jarraipena egiteko aukera izango dute horrela.

Baliabide hauek unean-uneko Instagram stories eta Twitter jarioarekin osatuko dira.


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Beterri Buruntza Debagoieneko Mankomunitatea EITB Elhuyar Elkar Esle Gaia Hekimen Kristau Eskola Langune Mondragon Unibertsitatea Oarsoaldea Puntu Eus TEKs Udako Euskal Unibertsitatea San Telmo