Euskarabildua

Albisteak rss

Live storytelling eta streaming bidezko emisioa izango dira aurtengo Euskarabilduako berrikuntzak

Azaroaren 5an izango da Euskarabildua jardunaldia Donostiako San Telmo Museoan eta bertaratzeko aukerarik ez dutenek, webgunean zuzenean jarraitzeko aukera izango dute.

Horrez gain, live storytelling edo jarraipen bizia bezala bataiatu duguna egingo dugu, marrazkilari baten laguntzarekin. Hau da, hitzaldietan esaten dena mural moduko batean jasoko da eta marrazkilariak murala marrazten duen bitartean berau pantaila batean ikusiko da, unean-uneko Twitter jarioarekin batera eta entzuleek euren gailu mugikorren bidez egiten dituzten galderak jasoz, besteak beste. Era berean, entzuleek murala euren mugikorretan zehaztasun handiagoz ikusteko aukera izango dute.

Aurtengo jardunaldiak honako izenburua du: “Mundua bete pantaila: Komunikazio eta marketin eredu berriak gailu ugaritako errealitatean”.

Gogoratu jardunaldian parte hartzeko izena eman behar dela eta dagoeneko izen ematea zabalik dagoela.


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa

Babesleak

Fomento Euskara Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Beterri Eiken Euskal Herriko Unibertsitatea EITB Elhuyar Elkar Enpresa Digitala Hekimen Innobasque Langune Puntu Eus Udako Euskal Unibertsitatea Vicomtech