Euskarabildua

Albisteak rss

Ikus-entzunezkoetan oinarritutako hizkuntzen irakaskuntzarako bi tresna informatiko erakutsiko dira: Ikuslang eta ClipFlair

Goizeko saioan, atsedenaldiaren aurretik, ikus-entzunezkoetan oinarritutako hizkuntzen irakaskuntzarako bi proiekturen erakustaldia eskainiko dugu. Lehendabizi, Iametzako (http://www.iametza.com) Iker Olkozek eta Asier Iturraldek Ikuslang proiektuari buruz hitz egingo dute; eta ondoren, DeustoTech-eko (http://www.deustotech.deusto.es) Mari Luz Guenagak ClipFlair plataforma azalduko du. Biek ala biek ikus-entzunezko tresnen bitartez hizkuntzak ikasteko aukera eskaintzen dute. Jakina da, hizkuntzak modu isolatu batean egindako ariketetatik baino, hobeto barneratzen direla ikusiz eta entzunez; eta horixe da bi esperientzia hauek oinarri dutena.

Helduen hizkuntzen irakaskuntzarako, ikus-entzunezkoetan oinarritutako edukien sorkuntza eta erabilerarako web bidezko plataforma teknologiko multimedia da Ikuslang. Iametza Interaktiboa enpresa une honetan I+G proiektu bezala garatzen ari da IKA euskaltegiarekin eta Vicomtech-IK4 zentro teknologikoarekin batera.

Hala, irakasleek ikus-entzunezkoetan oinarrituta, euren ikasleentzat ariketa zehatzak diseinatzeko plataforma bat garatu da. Ariketa horietako askotan bideo edo audioaren transkribapena erabiltzen da eta transkribapen hori lortzeko laguntza bezala, Vicomtech-IK4 zentro teknologikoak garatutako euskarazko ahots ezagutzaren teknologia integratu da. Proiektu honek tablet-entzako bertsioa ere badu, ikasleek edozein lekutatik ariketak egin eta horien emaitzak ezagutu ditzaten. Tablet-eko bertsio honek alertak ere jasotzen ditu. Hau da, irakasleak ariketa berriak gehitu ahala, ikasleak bere gailu mugikorrean abisua jasoko du.

Ikuslang egungo nabigatzaile guztiekin bateragarria da eta software libre bezala diseinatua dago.

 ClipFlair, bestalde, Europako hainbat unibertsitatek esku-hartu duten proiektu irekia eta doakoa da. Ikus-entzunezko materialen azpititulu eta bikoizketan oinarritzen da eta jada 15 hizkuntza baino gehiagorako materiala biltzen du.


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa

Babesleak

Fomento Euskara Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Beterri Eiken Euskal Herriko Unibertsitatea EITB Elhuyar Elkar Enpresa Digitala Hekimen Innobasque Langune Puntu Eus Udako Euskal Unibertsitatea Vicomtech