Euskarabildua

Albisteak rss

Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da

Aspaldi internet ez dela demokraziaren utopia. Azken hamar urteetan munduko enpresa aberatsenak industria eta energiakoak izatetik, teknologikoak izatera pasa dira. Baina gure pantailen atzean dagoena kostata ikusten dugu: lainoa deitzen diogun hori munduko enpresa boteretsuenen ordenagailuak dira, eta hor uzten dugun informazioarekin negozioa egiten dute.

Pribatutasunean eragiten dituen arazoez gain, enpresa hauek herrien eta estatuen etorkizunean eragin dezakete: hauteskundeen emaitzetatik hasita, politika publiko zehaztetaraino. Pribatutasunaren gaia hacktibista ezberdinen kezka izan da soilik, baina egun Alemaniako Estatua bera da eredu burujabetza teknologikoaren alorrean, bere administrazioaren zerbitzari guztiak Alemanian bertan egotera derrigortuak daude. 

Horregatik, aurten urriaren 24an Donostiako San Telmo museoan izango den Euskarabildua jardunaldian, Teknologia burujabetzaren* garrantzia azpimarratuko dugu, datorren urteetan berebiziko garrantzia hartuko duelako Europaren eta Euskal Herriaren etorkizunean.

Hizlariak

Horretarako Alex Haché hacktibista feminista izango da, NextCloudeko sortzaile Frank Karlitschek eta EHUko irakasle Xabier Barandiaran. Hurbileko ereduak ezagutuko ditugu ere, eta horretarako TEKS sareko Maitena Urretabizkaia, Pasaiako Udaleko Rafael Puy eta Asier Iturralde iametzatik. CC lizentzien gaia lantzeko ARGIA aldizkaritik Axier Lopez eta Xabier Letona arituko dira ere. Azkenik, hezkuntza arloan IKT-ak erabiltzerakoan burujabetzak duen garrantziaren inguruan berba egiteko Alex Gabilondo eta Sonia Ortiz de Arri izango dira San Telmo Museoan.

*Oharra: askotan nahasten diren bi termino dira software askea eta burujabetza teknologikoa. Software askea, hainbat printzipiotan oinarritzen den filosofia eta praktika mota da: teknologia eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu egin daiteke. Teknologia burujabetza ordea, ez da lan egiteko modu batez ari, ezta lizentziez ere: geroz eta enpresa pribatu gutxiagok duten kontrol erraldoitik ihes egitea da kontua.


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa Beterri Debagoieneko Mankomunitatea Elkar Esle Euskal Herriko Unibertsitatea EITB Elhuyar Enpresa Digitala Hekimen Hekimen Langune Oarsoaldea Mondragon Unibertsitatea Puntu Eus UEMA Udako Euskal Unibertsitatea SEH TEKS steilas San Telmo