Euskarabildua

Albisteak rss

Hauek dira aurtengo Euskarabildua jardunaldiaren hizlariak

Zenbat kutsatzen du like batek? Mundu osorako internet jasangarrirantz da aurtengo jardunaldiaren izenburua. Gai honen barruan jorratzeko hainbat azpigai aukeratu ditugu eta hauek dira aurten gurekin izango ditugun hizlariak.

 

 

Kris De Decker, Low-tech magazine

Kris De Decker Belgikan jaio zen eta gaur egun Bartzelonan bizi da. Low-tech magazine aldizkariaren egilea da, arazo guztiek konponbide teknologikoa dutela onartzen ez duen argitalpena. 2018az geroztik, Low-tech magazine aldizkaria eguzki-energiaz hornitzen den zerbitzari batean funtzionatzen du.

Bere HOW (NOT) TO BUILD A SOLAR POWERED INTERNET bere hitzaldian energia berriztagarrien erabileraren inguruan arituko da. Energia berriztagarria irtenbidea izan daiteke, baina horren erabilerarako bidea ere zuzendu behar da.  

 

March, Momentanea Guatemalako Ciberfeministen elkartea

March Momentanea Guatemalako Ziberfeministen elkarteko kidea da. Antropologa eta hackfeminista, bere lana teknologien, lur-gorputz lurraldeen eta idarkeria soziopolitikoen arteko harremanean oinarritzen da. Guatemalako Ciberfem Lab kolektibo ziberfeministan eta Ciberseguras Latinoamerikako sarean parte hartzen du. Eta Digital Defenders Partnership proiektua koordinatzen du Latinoamerikako eskualderako.

Jardunaldian eskainiko digun MOMENTANEA... ¿ESTÁS AHÍ? UNA REFLEXIÓN PERSONAL SOBRE EL TIEMPO Y LOS RECURSOS hitzaldian teknologiekin sortzen dugun denbora- eta espazio- harremanaren inguruan hausnartzera gonbidatuko gaitu.

 

Spideralex, Donestech

Alexek ziberfeminista eta teknologia libre eta iraunkorren maitale bezala aurkezten du bere burua. Teknologia burujabetzaren arloan dauden ekimenen inguruko bi liburu idatzi ditu eta etorkizun utopiko eta feministen inguruko tailerrak antolatzen ditu. Generoaren eta teknologien arteko harremana aztertzen duen Donestech kolektiboaren sortzailea ere bada.

Aurtengo Euskarabilduan, POR QUÉ SILLICON VALLEY NO NOS SALVARÁ DEL CAMBIO CLIMÁTICO hitzaldia eskainiko digu.

 

Beñat Irasuegi, Talaios Koop, TEKS

Aurtengo Euskarabildua jardunaldian utopiak garrantzi berezia hartuko du, errealitatea eraikitzeko tresna gisa. Horretarako, Beñat Irasuegi izango dugu gurean eta egungo testuinguruaren mapeo bat eskainiko digu. Beñat Irasuegi Talaios kooperatibako langile bazkidea eta TEKS sareko kidea da. Ekonomia sozialean aritua da eta gurean Solarpunk filosofia ardatz izango duen hitzaldia eskainiko digu, teknologia libre eta ekonomia sozial eraldatzailearen markoan. 

 

Jardunaldiak ixteko, jada martxan dauden hiru proiektu ezagutzeko aukera izango dugu: Fairphone Iratxe Acharen eskutik, Reciclanet Ivan Gonzalezen eskutik eta Onaro Xabier Igartuaren eskutik.

Iratxe Acha, Fairphone

Ivan Gonzalez, Reciclanet

Xabier Igartua, Onaro


2021 URRIAK 28

9:00

Streaming

IKUSI

Zerbitzua beste medioetan:

eitb

Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Donostia Euskara Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa BDS Koop Beterri Buruntza BRTA Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa EITB Elhuyar Elkar Esle Gaia Garapen Goieki Hekimen Indeusberri Spri Izarkom Langune Olatukoop Puntu Eus Telesforo Monzon Lab Udako Euskal Unibertsitatea San Telmo