Euskarabildua

Albisteak rss

Euskaraz izango da streaming bidezko jarraipena, EITBren eskutik

Hitzaldi guztiak streaming bidez euskaraz jarraitzeko aukera egongo da

Euskarabilduak teknologia eta euskara elkartzeko duen helburuari jarraituta eta euskararekiko duen konpromisoa kontuan izanik, hitzaldi guztiak streaming bidez euskaraz jarraitzeko aukera egongo da. Horretarako aurten inoiz baino gehiago, funtsezkoa izango da EITBrekin daukagun lankidetza.

Aurreko edizioetan bezala, aurtengo Euskarabildua jardunaldiak streaming bidezko jarraipena egiteko aukera emango du, www.euskarabildua.eus webgunearen bidez, baina aurten kanal hori inoiz baino garrantzitsuagoa izango da, segurtasun-neurriak bermatzeko jardunaldiak edukiera mugatua izango baitu eta ondorioz, bertaratu nahiko lukeen jende askori jardunaldia jarraitzeko aukera eskaintzea sekula baino beharrezkoagoa izango baita. 

Aurtengo jardunaldiak Euskal Herritik kanpoko hiru aditu jasoko ditu. Hitzaldi horien zuzenekoa gazteleraz izango da eta streaming bidez euskaraz jarraitzeko aukera egongo da. Horretarako, interprete batek euskarazko zuzeneko itzulpena egingo du.


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Beterri Buruntza Debagoieneko Mankomunitatea EITB Elhuyar Elkar Esle Gaia Hekimen Kristau Eskola Langune Mondragon Unibertsitatea Oarsoaldea Puntu Eus TEKs Udako Euskal Unibertsitatea San Telmo