Euskarabildua

Albisteak rss

Euskarabilduak hezkuntzaren dimentsio berria jorratuko du, hiri hezitzailea

Euskarabilduaren goizeko saioan, atsedenaldiaren ondoren hiri hezitzailearen gaia landuko da. Horretarako bi hitzaldi antolatu ditugu: Belen Maiza Ordiziako zinegotziak euren esperientziaren berri emango du eta ondoren Bartzelonako Laia Coma irakasleak IKTek hiri hezitzailean joka dezaketen paperari buruz hitz egingo du. Gainera, arratsalderako antolatu diren talde dinamiketako bat izango da “IKTak eta hiri hezitzailea” .

Baina zer da justu hiri hezitzailea? Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteak honela definitu zuen 2004an: Hiri hezitzailearen egitasmoa hiritarren edo herritarren bizitza barne-hartzen edo integratzen duena da. Tokiko administrazioez gain, erakunde eta elkarte publiko zein pribatuei ere badagokien egitasmoa da. Egitasmoaren helburua zentzu hezitzailean eta elkarlanean politikak eta jarduerak garatzea da. Eginkizun honen asmoa da hiritarren edo herritarren bizitza kalitateari eragitea, hiritarren izaera eta demokrazia parte hartzaile eta solidarioaren balioak zainduz.

Zentzu horretan Ordizia 2008tik buru belarri ari da egitasmo honetan, hezkuntza eskolatik haratago eraman eta herriko eragile desberdinen parte hartzea bilatuz, belaunaldien arteko transmisioari eta euskarari garrantzia berezia aitortuz.

Baina Ordizia ez da Euskal Herrian hiri hezitzaile bakarra: Gasteiz, Bilbo, Santurtzi, Barakaldo, Baiona, Donostia, Zarautz, Lizarra, Tutera eta Iruñea ere proiektuan sartuta daude, bakoitza bere esparruan lanean.

Euskarabilduako antolatzaileok gai honekin lanean ari diren edo interesa duten guztien artean gogoeta saio bat piztea dugu helburu. Askotan aipatzen da teknologia berriek belaunaldien arteko haustura dakartela gizartera, baina jardunaldi hauetan mahai gainera atera nahi ditugu berrikuntza horiek hiri hezitzailea bezalako egitasmo batean ekar ditzaketen abantailak eta aukerak. Hala, arratsaldeko “IKTak eta hiri hezitzailea” lan-mahaian horixe landuko da, bertan izena ematen duten guztien artean. 


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Donostia Euskara Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa BDS Koop Beterri Buruntza BRTA Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa EITB Elhuyar Elkar Esle Gaia Garapen Goieki Hekimen Indeusberri Spri Izarkom Langune Olatukoop Puntu Eus Telesforo Monzon Lab Udako Euskal Unibertsitatea San Telmo