Euskarabildua

Albisteak rss

Euskaldun, katalan eta portugaldar aditu banak IKTak eta hizkuntzen irakaskuntzari buruzko gogoeta egingo dute Euskarabilduako lehen mahai-inguruan.

Nola erabili daitezke IKTak hizkuntzen irakaskuntzan? Zer abantaila eskaintzen dizkigute eta zer zailtasun? Antzerako galderen inguruan hausnartzeko aukera egongo da Euskarabilduak antolatutako lehen mahai-inguruan. Aurreko bi edizioetan parte-hartze guztiak ponentziak izan dira.

Izan ere, gizartea eta lan arloa gero eta eleanitzagoak diren aro honetan, hizkuntzen irakaskuntza moda bat baino gehiago behar erreala da eta hizkuntzen irakaskuntza horretan tresna teknologikoak txertatzea, beharra baino urgentzia bilakatu da.

Aipatu mahai-inguruan Josi Sierra arituko dela moderatzaile lanetan; Sierra Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Berritzegune Nagusiko IKT aholkulari teknikoa da. Bere eskutik elkarrizketan arituko dira Maite Goñi, Neus Lorenzo eta María José Loureiro.

Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko eta Jakintza Ikastolako irakaslea da. Mondragon unibertsitateko MU PLUS Online taldean, irakasleen formazio pedagogiko-teknologikoaren ardura du eta, horretaz gain, master ezberdinetan eskolak ematen ditu Informazio eta Komunikazio Teknologiak Hezkuntzan alorrean.

Neus Lorenzo, egun Kataluiniako Generalitat-eko Hezkuntza Ikuskatzailea da; hezkuntza maila guztietan esperientzia du irakasle gisa. Jaume Bofill fundazioko ikertzailea da baita ere, non hezkuntza-eduki digitalak eta ikaskuntza eszenategi birtualak ikertzen dituen. Horrez gain, hezkuntza-ekintza presentzialak eta birtualak garatzen ditu.

María José Loureiro irakaslea da Aveiroko Unibertsitatean (Portugal). Hezkuntza ministerioko Hezkuntza Teknologietako IKT Konpetentzien Zentruko baliabide-taldeko partaidea da unibertsitate horretan. Didaktikan eta eLearning alorrean doktorea da gaur egun eta IKTak eta atzerriko hizkuntzen irakaskuntza ikastaroetan irakaslea izan da.


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa

Babesleak

Fomento Euskara Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Beterri Eiken Euskal Herriko Unibertsitatea EITB Elhuyar Elkar Enpresa Digitala Hekimen Innobasque Langune Puntu Eus Udako Euskal Unibertsitatea Vicomtech