Euskarabildua

Albisteak rss

Eli Pombo: "Pentsamendutik emoziora eta handik ekintzara" iristea da gakoa

ETBko Ahoz-Aho saioan Eli Pombok aurtengo Euskarabilduaren nondik norakoak azaldu zituen atzo. Sarritan komunikazioaren inguruko jarduna marketin parametrotan mugitzen dela esan zuen eta kasu askotan kanpainek ez dutela azken helburua betetzen; hau da, norbanakoarengan nolabaiteko aldaketa eragitea, dela jokamoldeetan, iritzietan edota ohituretan.

Hau da, kanpainen diseinuak ez digu bermatzen arrakasta eragin nahi den gizarte aldaketa horretan, nahiz eta kanpaina bera arrakastatsua izan. Hala, gerta liteke adibidez, euskararen aldeko kanpaina bat entzutetsua bilakatzea, baina praktikan euskararen erabilera datuak ez hobetzea. Gakoa 'pentsamendutik emoziora eta handik ekintzara' pasatzea dela, esan zuen Eli Pombok.

Garbi dago informazioaz inguratuak bizi garen aro honetan, gero eta garrantzia handiagoa daukala mezuaren aukeraketak, emateko moduak, kanalak… Baina informazio anabasa horretan
boterearen hegemonia aldatu da, jada ez dira hedabide handiak esklusiboki agenda markatzen dutenak edo filtro lana egiten dutenak. Testuinguru horretan hedabide handien komunikazioaz haratago, gizarte mugimenduen mezuak inoiz baino ozenago eta indartsuago hedatzen dira, emozioetara iritsiz, masa mugimendu handiak eraginez... Egun kolektiboki bideratutako edozein ekintza ikusgarritasuna
izateko zabalkundea behar duten euskarrien, mezuen, teknologien eta ereduen laborategi bilakatzen da.

Hala, gizarte mugimendu horien komunikazio lanketatik asko ikas dezakegu. Gauzak horrela, arrakastarako gako horiek zeintzuk diren hausnartzea da aurtengo Euskarabilduaren helburua, bertako
zein kanpoko ezagutza partekatuz, elkarrengandik ikasi nahian.

 

 

 


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa Argia

Babesleak

Gaur
Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia

Laguntzaileak

Aldalur Antza komunikazio grafikoa Euskal Herriko Unibertsitatea Eiken
EITB Elkar Puntu Eus Hekimen
Irina Tartarova Langune Loiola bidaiak San Telmo Museoa
UEMA UEU