Euskarabildua

Albisteak rss

Azaroaren 6an ospatuko dugu Euskarabilduaren 3. edizioa

Irakaskuntza eta ikasketa prozesu eta metodologietan IKTek dakartzaten abantailei eta erronkei helduko diegu aurtengo Euskarabildua jardunaldian, azpimarra berezia jarriz hizkuntzen irakaskuntzan eta hiri hezitzailean. Gainera, aurten jardunaldiak berrikuntza nabarmena ekarriko dute, arratsaldean gaiari buruzko talde dinamikak antolatu baititugu.

Iametza Interaktiboak, Argiak eta Ametzagaiña taldeak antolatutako jardunaldiaren hirugarren edizioa azaroaren 6an izango da Donostiako San Telmo Museoan. Aurreko bi edizioetan Koldo Mitxelenan egin ziren, baina talde dinamiketarako leku egokiago baten bilaketak jardunaldiak San Telmo Museora  eramatea eragin digu.

Teknologia Berriek beste hainbat esparrutan bezala, eragin nabarmena izan dute baita ere hezkuntzan. Hala ere, sarritan gailu teknologikoen ikusgarritasun hutsaren ikuspuntutik begiratu ohi dugu eszenategia, gure haur, gazte eta helduak makinen morroi bihurtuz. Irakaskuntza prozesuak hori baino gehiago izan behar dutela uste dugu, metodologiari eta moduei buruz ere hitz egin behar da. Azken finean IKTak hezkuntzaren mesedetan eta menpeko erabili behar dira eta ez alderantziz.

Edizio honetan, atal berezia izango du hizkuntzen irakaskuntzak, bereziki interesgarria baitira  euskararen irakaskuntzak izan ditzakeen aukerak. Gizartea eta lan arloa gero eta eleanitzagoak diren aro honetan, hizkuntzen irakaskuntza moda bat baino gehiago behar erreala da eta hizkuntzen irakaskuntza horretan tresna teknologikoak txertatzea, beharra baino urgentzia bilakatu da.

Azkenik, jardunaldi hauetan hezkuntzaren dimentsio berri eta oraindik ezezagun bati arreta berezia jarriko diogu: hiri hezitzailea. Hezkuntza prozesuak ez dira eskolen hormen artean ematen diren prozesu itxiak, gizarte, instituzio eta eragile desberdinen artean aberastu daitezkeen prozesuak baizik eta IKTek ere horretan zeresan nabarmena izan dezakete.


Antolatzaileak

Ametzagaiña taldea iametza interaktiboa argia

Babesleak

Fomento San Sebastián Donostia Donostia Euskara Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia Laboral Kutxa

Laguntzaileak

Antza komunikazio grafikoa Azkue Fundazioa BDS Koop Beterri Buruntza BRTA Debagoieneko Mankomunitatea Debegesa EITB Elhuyar Elkar Esle Gaia Garapen Goieki Hekimen Indeusberri Spri Izarkom Langune Olatukoop Puntu Eus Telesforo Monzon Lab Udako Euskal Unibertsitatea San Telmo