Azaroaren 10ean 09:00etan emango diogu hasiera aurtengo Euskarabilduari. 11:00ak aldera atsedenaldia egingo dugu eta ordu erdiko tartean bertaratutakoen artean harremantzeko eta San Telmo museoaren parean dagoen Artess Cafe kafetegian Irina Tartarovaren cupcake-ak dastatzeko eta kafea hartzeko aukera izango dugu. Horretarako bertaratzen zaretenoi kafea edo infusioa eta bi cupcake doan hartzeko txarteltxoa emango zaizue, jardunaldiaren gainontzeko dokumentazioarekin batera.
Gozatu eta saretu!
2021 URRIAK 28
9:00