Azaroaren 10ean 09:00etan emango diogu hasiera aurtengo Euskarabilduari. 11:00ak aldera atsedenaldia egingo dugu eta ordu erdiko tartean bertaratutakoen artean harremantzeko eta San Telmo museoaren parean dagoen Artess Cafe kafetegian Irina Tartarovaren cupcake-ak dastatzeko eta kafea hartzeko aukera izango dugu. Horretarako bertaratzen zaretenoi kafea edo infusioa eta bi cupcake doan hartzeko txarteltxoa emango zaizue, jardunaldiaren gainontzeko dokumentazioarekin batera.
Gozatu eta saretu!
Arrosa Irrati Sareko Zebrabidea saioan Eli Pombok aurtengo Euskarabilduaren nondik-norakoak azaldu zituen. Besteak beste, komunikazioak eraldatzailea izateko hartzailearen barrua ukitu behar duela adierazi zuen, horregatik 'komunikazio emozionala' bezala definitzen direla aurtengo jardunaldiak. Bestalde, spoiler izatea saihestuta, Argiak Euskarabilduan primizia bat iragarriko zuela ere esan zuen.
Azaroaren 10ean izango da. Aurtengo jardunaldiaren izenburua: “Komunikazio emozionala: tresna eta jokabide komunikatiboak gizartea mugiarazten”.
Jardunaldian parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.
Jardunaldiaren laugarren edizioan pantaila anitzen gaia jorratuko dugu.
Bertako esperientzia eredugarriez gain, atzerrikoen berri izateko aukera izango dugu eta jardunaldiari amaiera emateko mahai-ingurua ere izango da.
Aurten lehen aldiz Euskarabildua arratsaldera luzatuko da. Horregatik, parte hartzaileei eguerdiko bazkaria errazteko, Alde Zaharreko Bartolo Jatetxeak (Fermín Kalbeton kalea, 38) %10eko beherapena eskainiko die bazkal orduan Euskarabilduako parte-hartzaileei.
2021 URRIAK 28
9:00