Euskadi Irratiko Faktoria Magazinan izan da Xalba Ramirez bihar egingo dugun Euskarabildua jardunaldiari buruz hitz egiten. Entzun elkarrizketa hemen.
Ostegunean izango da Euskarabildua jardunaldia. Gobernu Irekietarako teknologien inguruan landuko ditugun galderak eta gurekin izango ditugun hizlarien inguruan aritu da Xalba Ramirez Iametzako lankidea.
Entzun elkarrizketa osoa hemen.
Eli Pombo eta Xalba Ramirez Iametzako kideak ETBko Ahoz Aho saioan izan dira Euskarabildua jardunaldiaren 7. edizioaren inguruan hitz egiteko.
Badakizu zer den Gobernu Irekia? Zein diren Gobernu Ireki baten oinarriak? Eta doktrina politiko honen jatorria non dagoen? Dituen abantailak? Eta desabantailak? Euskarazko Wikipedian Gobernu Irekiei buruzko sarrera euskarara itzuli dugu, honakoa izango baita Euskarabilduaren 7. edizioan landuko dugun gaia. Irakurri guztia hemen klik eginda.
Negozio analista eta soluzioen arkitektoa da TimeXtender-en. Ezaguna da industria exekutibo bezala, Data aditu bezala eta nazioarteko hizlari bezala, Informazioen Teknologietan 20 urteko lan esperientziari esker.
[Kulturklik-en elkarrizketa] Iametza Interaktiboako Elisabeth Pombok eta Xalba Ramirezekin
Euskarabilduaren seigarren edizioa Donostiako Kursaal-ean izango da, urriaren 26an. “Teknologia aurreratuak marketin eta komunikazio esparruan” izango da aurtengo jardunaldien izenburua.
Euskarabilduaren bosgarren edizioko materiala (bideoak, argazkiak eta marrazkiak) eta ondorioak sareratu ditugu
ETBko Ahoz-Aho saioan Eli Pombok aurtengo Euskarabilduaren nondik norakoak azaldu zituen atzo. Sarritan komunikazioaren inguruko jarduna marketin parametrotan mugitzen dela esan zuen eta kasu askotan kanpainek ez dutela azken helburua betetzen; hau da, norbanakoarengan nolabaiteko aldaketa eragitea, dela jokamoldeetan, iritzietan edota ohituretan.
2021 URRIAK 28
9:00